2023tik Beñat Ordoki da ezpata dantzarien aitzineskua eta berak egin du aurten ere. Berarekin batera, hauek dantzatu dute Zubigainekoa: Jonan Fagoaga, Beñat Conde, Asier Larralde, Jon Leiza, Paulo Ramos, Joel Gil, Iker Pikabea, Xabi Larretxea, Manex Ramos, Unai Leiza, Asier Taberna, Jon Etxepeteleku, Mattin Lekuona eta Pello Telletxea.
Arratsaldean ere berriz aterako dira. 18:00etan Bezperak izanen dira: Elizara joan-etorria Meza Nagusira bezala eginen da. Bezperak bukatu ondotik, herriko dantzariek Zantzomonona esku dantza, aurreskua eta jota eta porrusalda dantzatuko dituzte. Ezpata dantzariekin batera, neska hauek ariko dira arratsaldeko saioan: Ainhoa Larralde, Irantzu Goienetxe, Ane Renaud, Ane Telletxea, Nerea Ordoki, Uxue Urroz, Zuriñe Erkizia, Izaskun Galardi, Amaia Taberna, Olaia Urdangarin, Naiara Lukanbio, Olaia Iantzi, Aintzira Feito, Izaro Iparragirre eta Ane Ordoki.
Gainerakoan, 19:00etan Plaza Zaharrean, bertso saioa hasiko da, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak: Maialen Lujanbio Zugasti, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Xabat Illarregi Marzol, Andoni Egaña Makazaga eta Ekhiñe Zapiain Arlegi izanen dira eta gai jartzailea Josu Txoperena Iribarren. 21:00etan Larrain dantza dantzatuko dute Plaza Zaharrean Lesakako Gaitariekin. 22:00etan zezensuzkoa aterako da eta ondotik Rockalean taldearen emanaldi ibiltaria hasiko da.
Uztailak 8, asteazkena
Peñen Eguna
08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin. Ibilbidea: Plaza Zaharra-Ote karrika-Ikastola-Koskontako Bidea-Andra Mari Egoitza. 08:30ean Peñen gosaria Haizegoan. 10:00etan Peñen danborrada, Elutxa Txarangarekin. Ibilbidea: Irubide-Plaza Zaharra-Arretxea karrika-Koskontako Bidea-Antoiu karrika-Eskol Ttiki-Beheko Plaza-Plaza Zaharra. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin. 18:00etan Peñen elkartzea Arratzubin Elutxa Txarangarekin peñen jaitsierarako. 20:30ean Zutik Elektrotxaranga. 00:00etan Trikidantz Taldea Plaza Zaharrean.
Uztailak 9, ortzeguna
Haurren Eguna
08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin. Ibilbidea: Alkaiaga-Gasolindegia-Azkaine karrika-Antoiu karrika-Eskol Ttiki-Pilotalekua-Plaza Zaharra. 09:30etik 11:30era KULKI Herri Kirol Jokoak Beheko Plazan.12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin. 14:30ean Señora Bazkaria Azkaineko emakumeekin ahizpatuta Kasino Jatetxean. Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatuta. Gazte Bazkaria Txosna Gunean. 16:00etatik 19:00etara Haur ikuskizunak Eltzeta plazan. Eguraldi txarra egiten badu goiko frontoian izanen da. 17:00etan eskuzko pilota partida profesionalak. 19:30ean Larrain Dantza Plaza Zaharrean Lesakako Gaitariekin. 20:30ean Me Vale Madre taldearen emanaldia Plaza Zaharrean. 22:00etan Zezensuzkoa. Ibilbidea: Bittiria-Plaza Zaharra. 22:30ean Petti Txosna Gunean. Ondotik, Hagosilik.
Uztailak 10, ortziralea
Herritarren Eguna
08:30ean Diana Lesakako Gaitariekin. Ibilbidea Martxanpaita-Biurrana auzoa-Eltzeta karrika-Bittiria karrika-Bittiriko Plaza-Plaza Zaharra. 10:30ean Ipuin kontalaria 'Izena duen guztia bada' Harriondoa atarian. 11:00etan Andra Mari Zahar Etxeko lorategian, Bankako Menditarrak. Ondotik, Alondegiko arkupeetan. San Fermin Jubilatu eta Pentsionisten Elkarteak antolatua. 12:00etan betizuak Plaza Zaharrean Elutxa Txarangarekin. 13:45ean Herri bazkarira kalejiran Elutxa Txarangarekin. 14:30ean Herri Bazkaria Eltzeta Plazan. Ondotik musika emanaldia Beñat Mitxelenarekin. 19:00etan Txakaindik jaitsiera Eltzeta Plazatik abiatuta, ZORTZIKO doinuarekin. 22:30ean Bad Sound System taldearen emanaldia Plaza Zaharrean. Ondotik, Endara DJ. 02:30ean DJ Trio de Janeiro Txosna Gunean.
Uztailak 11, larunbata
16:30ean Arkupe Pilotazaleen Elkarteak antolatuta Memorial Benito Tainta-Lesakako lau eta erdiaren barreneko San Fermin txapelketako finalak udal pilotalekuan. 18:00etan Anuk eta Elene Txosna Gunean.19:00etan Elutxa Txaranga herrian barna. 21:00etan Berakatz Txosna Gunean. 23:00etan DJ Aiakate Txosna Gunean. 23:00-00:00 Gaixoa Ni Elutxa Txarangarekin Plaza Zaharrean. 23:00-00:00 DJ Fifi Ta Fefa.