[ARGAZKIAK] Memoria ibilaldiak egiten hasi dira Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 6a

Iragarri bezala, Fernando Mikelarena historialaria eta gidaria lagun, asteburuan egin dute lehenbiziko memoria ibilaldia Beran. 

Altzatetarren Dorrearen Akademia elkarteak antolatutako ibilaldien artean lehenbizikoa izan da eta eskerrak eman nahi izan dizkiete parte hartu dutenei. Heldu den larunbatean eginen dute bigarrena, euskaraz, eta hurrengoak uztailaren 18an (gaztelaniaz) eta 24an (euskaraz) izanen dira. Eta abuztuan, hilaren 14an (gaztelaniaz), 22an (euskaraz) eta 29an (gaztelaniaz) eginen dituzte. Denak Altzateko Plazan hasiko dira, 11:00etan. 

Parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da, academiadelatorredelosalzate@gmail.com helbidera idatzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun