[ARGAZKIAK] Pepito Iantziren lana oinarri duen diskoa emanaldi bikainarekin aurkeztu du Lesakako Musika Bandak

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 6a

Lesakako Musika Bandak Pepito Iantziren lana oinarri duen diskoa argitaratu du eta kontzertu bikain batekin egin zuen aurkezpena uztailaren 3an, Pepito Iantzi jaio zen Abasenea etxeko balkoia eta ataria erabiliz. Ortziraleko kontzertuan Xabier Zabala, Garazi Navas, Iñaki Dieguez, Joxan Goikoetxea, Aitor Furundarena, Beñat Mitxelena, Antxon Gisasola, Xalbador Madariaga, Beñat Mitxelena, Dani Conde edo Leire Retegi bezalako artistek hartu zuten parte, Etxabe bertsolariak irudikatu zuen Pepito Yanci eta Neli Yanci bere ilobarekin batera, aurkeztu zuen emanaldia. Lesakako trikitixa taldea, Goitarrak, Oinkari dantza taldeko gazteak, Irain eskolako eta Tantirumairu ikastoletako haur kantariak… Emanadi bikaina izan zen. Argazkiak: Pako Santxez

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun