Benito Tainta Txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbatean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 10a

Benito Taintaren omenez hirugarren aldiz antolatu duten lau eta erdiaren barreneko txapelketaren finalak larunbat arratsaldean jokatuko dituzte Lesakan.

Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez Lesakan hirugarren aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko San Fermin Pilota Txapelketako finalak jokatuko dituzte uztailaren 11n, larunbatean 16:30ean hasita Lesakako udal pilotalekuan. Sarrera doan izanen da eta jaialdian urdaiazpiko bat, gazta bat eta Inurrieta bi botila ardo zozketatuko dituzte.

Finalak

  • Mutiko infantilak: Jon Areitio (Zornotza) – Erik Igoa(Bortziriak)
  • Neska infantilak: Amaiur Martinez (Arkupe) – Larraitz Galardi (Oiarpe)
  • Mutiko kadeteak: Aiur Ugartemendia (Leitzako Aurrera) – Julen Urrestilla (Abantzu-Zestoa)
  • Mutil jubenilak: Enaitz Landa (Tolosa-Aurrera) – Izkander Torralba (Zornotza)
  • Gizonezko seniorrak: Iker Izagirre (Lapke)- Enaitz Anso (Zugarralde)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun