Aurten, Kanariar Uharteetako Contramapas egitasmoarekin senidetua dago Urtanta eta Euskal Herriak eta Kanariar Irlek partekatzen duten gai bati heldu diote: bere bizitza mugak igarotzen galtzen duten migranteena. Hiru urte dira Kanariar Irletako Contramapas egitasmoa (Urmugaren kanariar ahizpa) eta Urmuga proiektua elkarlanean ari direla lurraldeak eta jendea josiz. Elkarlan horren emaitza da aurtengo Urmugaren Urtanta.
Euskal Herria: Ipar mugaren gordintasuna
Bidasoan uztailaren 17tik 25era bitartean, Euskal Herriko mendi eta ingurune naturaletara itzuliko da Urmugaren Urtanta. Aurten, Euskal Herria Frantziako eta Espainiako estatuen artean banatzen duen barne-mugak berebiziko garrantzia izanen du, bereziki Bidasoa inguruak. Mendi ibilaldiak eginen dira, egunero, eta kontzertu eta ekitaldi esanguratsuenak hauek izanen dira
Uztailak 17, Ibardingo lepoa eta Manttale artean (Urruña–Bera), ortziralean 18:30ean: Herri Kanta kontzertua ospatuko da Et Incarnatus Orkestrarekin, Easo Abesbatzarekin eta kaleko kantu taldeekin, Anabel Arraizaren gidaritzapean. Sartzeko ekarpena 10 eurokoa izanen da eta sarrerak www.urmuga.eus webgunean eskura daitezke.
Lau ibilaldi proposatzen dira Mantaleko kontzertu gunera heltzeko.
- Biriatutik: Biriatu (59 m) – Xoldokogaina (486 m) – Mantale (564 m). Itzulera Osingo zelaiatik Biriatura.
- Urruñatik: Herburu (100 m) – Erleen lepoa – Ibardin – Mantale (564 m). Itzulera Mokoatik egingo da.
- Beratik: Bera (35 m) – Posta (298 m) – Komiziarra – Moteleen galeria – Mantale (564 m).
- Endarlatsatik: Endarlatsa (20 m) – Poirier lepoa – Joncs lepoa – Mantale (564 m). Itzulera Alkozpeko mairu baratzetik bideratuko da.
Uztailak 18, Irun, larunbatean 18:00etan: Santiagotarrak Arraun Elkarteak antolatutako Bidasoa ibaiaren jaitsierarekin bat eginen du ekimenak, muga igarotzean bizitza galtzen duten migratzaileen memorian. Bertan, Albaolako Patatxak ere parte hartuko du. Amets Arzallusekin egingo da hasierako ekitaldia, eta amaieran, paduraren aurrean, Mugarri, Otxo, Rogelio Botanz, Jokin Lasa eta Et Incarnatus izango dira.
Uztailak 19, igandea 19:00etan Errenga mendia (Lesaka – Oiartzun): Aritxulegi inguruko parajean, Janus Lester, Irune eta Itsaso Elizagoien, Leturia, Odei Barroso, Garazi Esnaola, Rogelio Botanz, Percuteras de Garaldea eta Et Incarnatus Orkestra arituko dira. Lesakako irteeran Lesakako Koruak kontzertua eskainiko du. Sartzeko ekarpena 20 eurokoa izanen da eta sarrerak www.urmuga.eus webgunean eskura daitezke.