Lesakako X. Argazki Rallyko sariak banatu ditu Beti Gaztek

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 2a

Lesakako X. Argazki Rallyko saridunak, Ander Abuin Beti Gazte elkarteko presidentearekin.

Beti Gaztek antolatuta ekainaren 7an egin zen X. Argazki Rallyko sariak banatu dituzte uztailaren 1ean Lesakan. Bilduma hoberenaren saria Patxi Irazabal Campo donostiarrak eskuratu du eta bazkide onenaren saria Fred Ramos Lasagak. Gaika, Tolosako Helena Nuin Cabello (Ateak), Ordiziako Oman Ben Miloud (Ikur historikoak), Bergarako Jose Luis Feo Gonzalez (Berdea), Errenteriako Esther Boticario Fernandez (Plano pikatua) eta Donostiako Patxi Irazabal Campo (Isiltasuna) izan dira saridunak. Ikusi argazkiak beheitian

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun