Ortzirale honetan ez dute koloneko laginik bilduko Bortzirietako kontsultategietan

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 1a

Hauta90 programa koloneko minbizia garaiz detektatzeko programa da, eta berez, azarora arte biltzekoak dituzte laginak Baztan-Bidasoaldean. Bada, Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, ortzirale honetan, uztailaren 3an, ez dituzte laginak bilduko.

Norbaitek dagoeneko lagina bildu badu, botatzeko eta bertze kit bat eskatuz, 848 42 34 98 telefonora deitzeko erran dute. 

Bertzalde, uztailaren 7an, Osasun Zentroko kontsultategi guziak itxiak izanen dira bortz herrietan. Lesakakoa bakarrik irekiko dute, larrialdiak artatzeko, asteburuetan bezala, 112ra deituz. Horrez gain, bezperan, uztailaren 6an, ez dute analitikarik eginen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun