Lesakako saihesbidea egiteko proiektua behin-behinean onetsi du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2026ko uztailaren 2a

Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiko eta WSP Ingeniaritza enpresako ordezkariek, Ladis Satrustegi alkatearekin batera, emandako azalpenak aditzera eta zalantzak galdetzera hurbildu zen hainbat herritar Harriondoa Kultur Etxera.

Ekainaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta egun berean egin dute aurkezpema Lesakako Herriko Etxean eta hilabeteko epea izanen da oharrak edo alegazioak aurkezteko eta okerrak zuzentzeko

Gaur egun, Lesaka NA-4000 errepidearen bitartez lotzen da inguruko herriekin, eta Oiartzundik (Gipuzkoa) N-121-Ara doan errepide horrek Lesakako herrigune historikoa zeharkatzen du. Errepide hori herrigunetik igarotzeak arriskuan jartzen du bide segurtasuna, ibilgailu astun jakin batzuen zirkulazioa zailtzen du eta udalerria garatzeko aukerak mugatzen ditu. Errealitate horretaz jabetuta, Lesakako Udala iraunkortasun, inklusio eta irisgarritasun printzipioei erantzunen dien mugikortasun eredu bat sustatzen ari da, hiribildua herritarrentzako toki seguruagoa, erosoagoa eta osasungarriago bihurtzeko helburuarekin. Helburu horiek lortzeko, ezinbertzekoa da pasabideko trafikoa herrigunetik kanpora desbideratzea, eta, horretarako, bide konexio eta azpiegitura soluzio berriak jarri behar dira abian, herrigune historikoa ibilgailuen zirkulazioaren presiotik askatu ahal izateko. Beharrizan horren ondorioz, NA-4000 errepidean Lesakako saihesbidea egiteko trazadura proiektua idazteko agindu du Nafarroako Gobernuaren Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiko Proiektu eta Obren Zerbitzuak. Ekainaren 30eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman zuten eta egun berean, aurkezpena egin zuten Harriondoa Kultur Etxean. Hainbat herritar hurbildu zen Herri Lanen Zuzendaritza Nagusiko eta WSP Ingeniaritza enpresako ordezkariek, Ladis Satrustegi alkatearekin batera, emandako azSaihesbide horretarako konponbidea, funtsean, NA-4001 errepideari jarraipena ematea da. Errepide hori Tomaseneko bordako biribilgunean hasten da, Otsango industrialderantz luzatzen da, eta ArcelorMittal enpresaren sarreran bukatzen. 725 metroko zati hori berdintsu mantenduko da, hori bai, Otsangoko auzotarrek eta errepidea oinez edo lasterka ibiltzeko erabiltzen zuten herritarrek aspaldiko urteetan eskatzen zuten ia bi metro eta erdi zabaleko oinezkoentzako espaloia eta LED argiteria ere izanen ditu, ezkerreko aldetik, Mastegi futbol zelairaino.alpenak aditzera eta zalantzak galdetzera.

Jarraipena emateko, NA-4001 errepidea ArcelorMittal enpresaren iparraldetik luzatuko da, berriz ere NA-4000 errepidearekin bat egin arte, herrigunetik mendebaldera, eta horrela, gainera, herrian sartzeko bigarren puntu bat sortuko denez, mendebaldetik sartzeko, ibilgailuek Lesakako karrika sare bihurria zeharkatu behar izatea saihestuko da. Zati berri honek1.235 metroko luzera izanen du eta Luberrondo inguruan eginen den biribilgune batean bukatuko da.

 

Espaloia eta argiteria Tomaseneko bordako biribilgunetik Mastegira

Saihesbide horretarako konponbidea, funtsean, NA-4001 errepideari jarraipena ematea da. Errepide hori Tomaseneko bordako biribilgunean hasten da, Otsango industrialderantz luzatzen da, eta ArcelorMittal enpresaren sarreran bukatzen. 725 metroko zati hori berdintsu mantenduko da, hori bai, Otsangoko auzotarrek eta errepidea oinez edo lasterka ibiltzeko erabiltzen zuten herritarrek aspaldiko urteetan eskatzen zuten ia bi metro eta erdi zabaleko oinezkoentzako espaloia eta LED argiteria ere izanen ditu, ezkerreko aldetik, Mastegi futbol zelairaino.
Jarraipena emateko, NA-4001 errepidea ArcelorMittal enpresaren iparraldetik luzatuko da, berriz ere NA-4000 errepidearekin bat egin arte, herrigunetik mendebaldera, eta horrela, gainera, herrian sartzeko bigarren puntu bat sortuko denez, mendebaldetik sartzeko, ibilgailuek Lesakako karrika sare bihurria zeharkatu behar izatea saihestuko da. Zati berri honek1.235 metroko luzera izanen du eta Luberrondo inguruan eginen den biribilgune batean bukatuko da.

Mastegitik Luberrondora errepide berria

Futbol zelaia igaro ondotik, trazadura berri bat egin behar da ArcelorMittal enpresa inguratzeko. Horrek trazadura mendi hegalean sartzera behartzen du, eta lur erauzketa handi samarrak sortuko ditu, 38 metro altuera bitartekoak. Fabrikaren sarreratik aitzinetik, errepide berria ahalik eta azkarren goratzen da, orografiara egokitzeko eta gas plantatik igaro ondotik lur mugimenduak murrizteko. Lehenbiziko tarte horretan, %8ko malda proiektatu da. Mendi magalera egokituta eginen den errepide zatiaren ondotik, Nabazko bidegurutzea baino lehenxeago, 35 metroko zubibide bat eginen da.

Aipatzekoa da Nabaztik herrira datorren bidea GR-11ren (Pirinioetako bidea) parte dela, eta, horregatik, oinezkoen ibilbideari jarraipena eman behar zaiola. Jarraipen hori lortzeko, oinezkoentzako pasabide bat eraikiko da: dagoen maldara egokituta, zubibidea azpitik gurutzatuko du, eta ondoren goiti eginen du, oraingo bidearekin berriz lotu arte.

Saihesbidea NA-4000 errepidearekiko loturan bukatuko da, Luberrondo inguruan biribilgune bat proiektatu baita, herrira bertze sarbide bat emanen duena.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun