Uztaileko ibilaldiak hilaren 4an (gaztelaniaz), 11n (euskaraz), 18an (gaztelaniaz) eta 24an (euskaraz) izanen dira. Eta abuztuan, hilaren 14an (gaztelaniaz), 22an (euskaraz) eta 29an (gaztelaniaz) eginen dituzte. Denak Altzateko Plazan hasiko dira, 11:00etan. Antolatzaileek aitzindu dutenez, «parte hartzaileek Gerra Zibileko lehenbiziko egunetako gertakariak berpiztu ahal izanen dituzte».
Parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da, academiadelatorredelosalzate@gmail.com helbidera idatzita.