Berako bestetako esku pilota partidetako txartelak etzitik aitzinera lortzen ahalko dira

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 30a

Berako Eztegara pilotalekua.

Gizonezkoen esku pilota partida profesionalak jokatuko dituzte Berako bestetan eta sarrerak eskuragarri egonen dira etzitik aitzinera Eztegara pilotalekuan.

Aurrez aurreko aurresalmenta aste honetan hasiko da eta heldu den astean online ere eroste ahalko dira sarrerak. 35 eurotan kantxa edo palkoan eta 30 eurotan errebotean.

Uztailaren 2an eta 3an, 18:00etatik 20:00etara salduko dituzte Berako Eztegara pilotalekuan eta uztailaren 4an 10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara. Uztailaren 6tik aitzinera, berriz, online ere paratuko dituzte. 

Bi partidu

Gizonezkoen bi partidu jokatuko dituzte, 18:00etan hasita.

Lehenbizikoan Agirre-Ugartemendia, Apezetxea II.a eta Aldaberen kontra ariko dira; eta bigarrenean, A serieko partiduan, Ezkurra-Albisu, Laso-Martijaren knotra ariko dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun