Lesakako Eskolttiki udal eraikina nola gelditu den erakusteko, ate irekiak izanen dituzte uztailaren 1ean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 30a

Eskolttiki udal eraikinean zenbait moldaketa egin dituzte eta barrenetik nola gelditu den ikusteko aukera izanen da asteazken arratsaldean.

Lesakako Eskolttiki udal eraikina egokitzeko lanak egin dituzte. 105.038 euroko aurrekontua izan duen obra finantzatzeko 62.000 euro baino gehiagoko ekarpena eginen da Tokiko Inbertsio Planaren kontura. Obra honen bidez, lehendik dauden espazioak egokitu dituzte, erabilera anitzeko aretoak sortuz. Behin berritze lanak bukatuta, Eskolttikiko ateak zabalduko dituzte uztailaren 1ean, asteazkenean 17:00etatik 20:00etara eta barrenetik nola gelditu den ikusteko aukera izanen dute herritarrek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun