Telletxea argazki dendan eros daitezke uztailaren 10eko bazkarirako txartelak, helduek 28 eurotan eta haurrek 15 eurotan
Bazkariaren aitzinetik, 13:45ean, poteoa izanen da Elutxa txarangarekin eta, bazkariaren ondotik, bazkalondo musikatua Beñat Mitxelenarekin. Menuari dagokionez, helduek patea, urdaiazpikoa, kroketak, onddoz betetako penkak, saiheskia, pastela, edaria, kafea eta kopa izanen dute. Haurrek, berriz, patea, kroketak, nuggetsak, solomoa patatekin eta jogurta, ura eta freskagarriekin izanen dute. Intolerantziarik izanez gero herribazkarialesaka@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.