Lesakako Arkupe pilotazale elkartearen pilota jaialdia egin dute igandean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 29a

Lesakako Arkupe pilotazale eta ordezkariak, igandeko pilota jaialdia hasi baino lehen.

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak, Lesakako Udalaren laguntzarekin antolatzen duen sanferminen aitzineko pilota jaialdia egin zuten ekainaren 28an, igande goizean Lesakako udal pilotalekuan. Pilotariak eta arduradunak aurpegi alaiekin agertu ziren pilotalekura, bezperan Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketa Ttikiko finalerako txartela eskuratuta. Partidak jokatu baino lehen, pilotari bakoitzari denboraldi berrirako kamiseta, txandala eta pilota bat oparitu zizkien Arkupe pilotazale elkarteak, udan entrenatzen segitu ahal izateko. Taldeko argazkia ere atera zuten pilotariek, denboraldi honetan pilotariek lortutako txapelekin, Santiago Oiartzabal, Jose Luis Tainta, Mikel Maia eta Seberiano Txoperena arduradunekin batera.

Hauek izan ziren Arkupe pilotazale elkarteko pilotarien artean jokatutako partidetako emaitzak:

  • Adei Ordoki eta Maddi Goizueta, 10 – Mattin Iribarren eta Oihan Mitxelena, 12
  • Unax Maia eta Ibon Zelaieta, 12 – Danel Maritxalar eta Kemen Telletxea, 11
  • Urki Sagardia eta Xiker Etxepare, 12 – Lier Maritxalar eta Aimar Maritxalar, 10
  • Oinatz Vicente eta Ainara Hita, 10 – Eneritz Muñoa eta Oihan Irurieta, 12
  • Oihan Prieto eta Oihan Irurieta, 16 – Maddi Iratzoki eta Eneritz Muñoa, 9
  • Aimar Goizueta eta Jon Madariaga, 8 – Amets Irurieta eta Oihan Muñoa, 18

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun