Jone Igoa beratarrak irabazi du Triku Trail mendi lasterketa laburra

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 29a

Jone Igoa beratarra (319 zenbakiarekin) garaile izan zen Triku Traileko ibilbide laburrean. Garazi Artola zumaiarra (207) bigarren izan zen, Uitziko Guratz Azpiroz hirugarren eta Etxarriko Eneritz Karasatorre laugarren.

Etxarri Aranatzeko kanpinetik abiatu eta leku berean helmuga zuen Triku Trail mendi lasterketaren hamabigarren edizioa egin zen igandean. 23 kilometro luze eta 1.300 metroko desnibel positiboa zuen ibilbidean Getariako Iraitz Legorburu eta Zaldibarreko Nora Narbaiza nagusitu ziren eta 10 kilometro luze eta 565 metroko desnibela zuen ibilbide laburrean (hirugarren aldiz egin da), berriz, Lekunberriko Iñigo Lasarte eta Berako Jone Igoa.

Denera 459 korrikalarik parte hartu zuten (%32 emakumeak), 175 ibilbide luzean eta 284 laburrean. Jone Igoa beratarrak ordubete, minutu bat eta 23 segundo behar izan zituen ibilbide laburrean nagusitzeko. Zumaiako Garazi Artola bigarren izan zen (1.02.18) eta Uitziko Guratz Azpiroz hirugarren (1.02.19).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun