Espainiako trial txapelketa irabazi du Uxuri Portu lesakarrak

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 29a

Uxuri Portu Crespo lesakarra, 13 urtez beheitiko Espainiako trial txapeldun, Lizarrako podiumean, bertze zenbait txapeldunekin batera.

Igandean Lizarran jokatutako proban nagusitu zen 13 urtez beheitiko nesken kategorian eta uztail hondarrean Suitzan jokatuko den gazteen munduko txapelketarako txartela eskuratu du.

Uxuri Portu Crespo txirrindulari lesakarrak Espainiako trial txapelketan parte hartu zuen igandean Lizarran, Nafarroako selekzioko kide bezala.Txapelketa hasi aitzinetik euria hasi zen gogotik eta euripean lehiatu behar izan zuten, zirkuitua hagitz arriskutsu batean. Lehia estu baten ondotik Uxuri Portuk garaipena lortu zuen, Espainiako txapeldun bihurtuz U13 kategorian, hau da, 13 urtez beheitiko nesken kategorian.

Honela, uztail hondarrean Lausanan, Suitzan, jokatuko den gazteen munduko txapelketarako txartela lortu zuen Portuk eta bertan Espainiako selekzioarekin taldekako proban parte hartzeko aukera izanen du.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun