Sanferminak direla eta, Bortzirietako medikuen kontsultategietan aldaketak eginen dituzte

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 28a

Lesakako Osasun Zentroak jakinarazi duenez, sanferminak tarteko, barreneko funtzionamenduan aldaketak eginen dituzte.  

Alde batetik, uztailaren 7an, Osasun Zentroko kontsultategi guziak itxiak izanen direla jakinarazi du. Lesakakoa bakarrik irekiko dute, larrialdiak artatzeko, asteburuetan bezala, 112ra deituz.

Uztailaren 6an, berriz, astelehena, ez dute analitikarik eginen, eta horrez gain, uztailaren 3tik 9ra ez dute koloneko laginik hartuko.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun