Bere azken liburua aurkeztu du Fernando Mikelarenak Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 26a

Fernando Mikelarena Berako historialari eta idazleak ¡Al rescate de Baroja! liburua aurkeztu zuen atzo arratsaldean Berako Kultur Etxean. 

Errandonea saileko hirugarren eleberria da ¡Al rescate de Baroja!. Lamiñarra argitaletxearekin atera du. 

Idazleak erran duenez, «irakurleek 90 urte gibelera eginen dute liburuarekin, 1936raino. Hala, Gerra Zibilaren (1936-1939) hastapenetaraino ailegatuko dira eta Mola jeneral frankistaren konspirazioak hurbiletik ikusteko aukera edukiko dute; baita Madril, Iruñea eta Berako gerrako lehenbiziko egunetako gertaerak ezagutzeko ere.  Gisa berean, Pio Barojak 1936ko uztailaren 22ko arratsalde-gauean heriotzatik ihes egitea nola lortu zuen ezagutzeko aukera izanen dute irakurleek, arima lakartuta zuen jendez betetako testuinguru batean. Aitzineko eleberrietan bezala, Errandonea tenienteak lan ordainezina eginen du aldi honetan ere».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun