‘Lizaietako joan-etorriak’ filma lehen aldiz ikusteko aukera izan dute Etxalarren

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 26a

Jendetza bildu zen igande arratsalde beroan Larraburuan, 'Lizaietako joan-etorriak' filmaren lehen emanaldia ikusteko.

Kontrabando garaiko istorioak biltzen duen pelikula prestatu dute herritarrek eta jendetza bildu zen igandean Larraburuan lehen emanaldira

Ekainaren 21ean, igande arratsaldea eta ia 40 gradutan, jendetza joan zen Etxalarko Larraburu elkartera herritarrek beraiek sortutako Lizaietako joan-etorriak filma lehenengo aldiz ikustera. Aretoa leporaino beteta, herritarrak protagonista dituen kontrabando garaiko istorioak biltzen dituen film laburra ikusteko aukera izan zuten. Arratsaldea meriendarekin borobildu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun