‘Eder txikia’ liburuaren irakurketa dialogikoa eginen dute ekainaren 26an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 25a

Lesako gaztetxoen irakurketa klubaren ikasturteko azken saioa maiatzaren 29an liburutegian. Orain, 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzendutako irakurketa dialogikoa proposatu dute.

Bakea eta bizikidetza lantzen duten liburutegiak egitasmoaren barrenean, Eder txikia liburuaren irakurketa dialogikoa antolatu dute Lesakako liburutegian ekainaren 26an, ortzegunean 11:30ean hasita. Heldu batekin joan beharko duten 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzendua da eta euskaraz eginen dute.

Heldu batekin joan beharko duten 6 eta 8 urte arteko haurrei zuzendua, ortzegunean 11:30ean liburutegian

Elkarreraginak ikaskuntzarako, eta dagokigun honetan irakurtzen ikasteko, oinarrizko elementuak direlako ideian oinarrituta dago irakurketa dialogikoa. Hitzei eta idatzizko testuei esanahia eransten dien prozesu intersubjektibo bat bezala defini genezake irakurketaren irakaskuntza ikuspegi dialogiko batetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun