Bertako artisauen produktuen merkatu ttikia eginen dute ekaineko hondarreko larunbatean ere Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 25a

Beheko Plazan merkatu ttikia izanen dute larunbat goizean.

Lesakako Udalaren eta herriko ekoizleen, artisauen eta komertzioen arteko elkarlanari esker merkatu ttikia eginen dute ekaineko azken larunbatean ere, ekainaren 27an, Lesakako Beheko Plazan. Larunbatean, 10:00etatik 14:30era hainbat lan eta produktu ikusteko eta erosteko aukera izanen da, «toki ttikietan gauza handiak gertatzen direlako».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun