[ARGAZKIAK] Igantziko La Villa jatetxe berrituaren inaugurazioa egin dute San Joan egunean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 25a

Igantziko La Villa jatetxe berrituaren inaugurazioa egin zuten San Joan egunean. Arratsaldean ateak ireki zituzten, inaugurazio koktela eskaini eta proiektu berria ezagutarazteko. Zinta moztu zuten arduradunek eta Aurreskua dantzatu zuten herriko dantzariek.

Beroagatik, San Joan bezperako ekitaldiak eta eguneko dantza emanaldia bertan behera utzi dituzte Igantzin 

Ilusio handiz ekin diote ibilbide berriari, bertako istorioa eta sustraiei lotuta lan egiteko asmoz. 1787. urtean lehen aldiz zabaldu zituen ateak La Villak jatetxe modura eta historikoa den eraikin honi eta ibilbideari bere garrantzia emanez lan egin nahi dutela aipatu digu ekipo berriak. «Bertako produktuak, bertan ekoitzitako edariak, iraunkortasun esparru batean landutako errezeta tradizionalak…». Horiek izanen dira beraien ezaugarri.

«Momentuaren eta publikoaren araberako» aukerak eskainiko dituzte. «Karta tradizionala, sagardotegiko menu bereziak, asteburuko menua, eguneko menua… baina baita bokata edo plater konbinatuak ere».

San Joan bezperakoak eta egunekoak bertan behera

Hagitz bero handiko egunak izateagatik alerta ezarria zenez (ia 40º Igantzin), San Joan bezperan antolatuta zeuden ekitaldi guztiak (San Joan sua, antzerkia, afari autogestionatua…) bertan behera uztea erabaki zuen udalak. San Joan egunean Sanjuanxarren izaten den dantza emanaldia ere ez eskaintzea erabaki zen arrazoi berberagatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun