Lesakako sanferminetako Señora Bazkarirako txartelak eskuratzeko hondarreko egunak dira

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 25a

Xulufrinak Lesakako Sare Feministak antolatutako Señora Bazkaria uztailaren 9an eginen dute Kasinon, Azkaineko emakumeekin ahizpatuta.

Uztailaren 9an eginen dute Kasinon eta txartelak ekainaren 30a arte eros daitezke Telletxean eta okindegian.

Azken ureetako ohiturari eutsiz, Lesakako sanferminetan Señora Bazkaria antolatu du Xulufrinak Lesakako Sare Feministak, Azkaineko emakumeekin ahizpatuta. Kasinon eginen dute uztailaren 9an, ortzegunean, 14:30ean. Egun horretarako txartelak 35 eurotan salgai daude Telletxea argazki dendan eta Izarra okindegian, ekainaren 30era arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun