Baimen eredua, bortz udaletako bulegoetan edo www.bortziriakgz.eus web guneko Azken Berriak atalean, eskuragarri egonen da. Aurkezteko bideak bi izanen dira, pertsonalki egin nahi izanez gero, bortz udal bulegoetan utzi daiteke; bestela, egoitza elektroniko bidez aurkeztu daiteke: www.bortziriakgz.eus helbideko Egoitza Elektronikoa atalean klikatuz.
Bestabusa aisialdia eta sustantzien kontsumoa lotzen dituen testuingururako zerbitzua dela oroitarazi dute. Behin droga edo drogak hartzea erabakitzen duen horrek, arriskuak gutxiagotze aldera erabakiak hartzea sustatzeko zerbitzua alegia. Eta Nafarroako IV plan de prevención de adicciones alorreko ekintzetako bat da.
Erabiltzaileen artean adin muga jarri behar da eta aurtengoan 16 urteko muga jarri dugu zerbitzuaren erabiltzaile izateko. «Kontziente gara garapen bidean diren adin txikikoak izaki, oraindik ere gurasoen ardurapean direla eta gurasoek zer egina eta ardurak dituztela aisia, drogak, heziketa,... eginbeharretan», dio Gizarte Zerbitzuak. Etxeko ardura horiek aberaste aldera zerbitzuko hezitzailearen orientazio zerbitzua ere eskuragarri uzten dute 948 63 50 36 telefonoan hitzordua eskatzeko aukera emanez. Nerabeekin ez kontsumoa eta bai kontsumoa aukerak izendatu behar dira. Dudarik gabe ez kontsumoa ahalik eta denbora gehienean luzatzea izango da erreferente hezitzaileon helburua baino kontziente gara askotan interesak, lagun giroak edo sustantzia eskuragarri izateak, probatzeko gogoa eta aukerak pizten dizkietela. Kasu hauetan, arriskuak gutxiagotzeko pautak eman beharko zaizkie eta sustantzien arteko nahasketek, golpean edateak, elkar laguntzearen garrantziak, bakarrik ez uztearen mezua eta abarrek hartu beharko dute heldu eta nerabearen arteko solasaldian tokia.
Aurtengo zerbitzuak, Lesakako bestetan (uztailak 10 eta 11), Berako bestetan (abuztuak 1), Etxalar eta Arantzako bestetan (abuztuak 14), Igantziko bestetan (irailak 26) eta Etxalarko usategietako bestan (urriak 17) izanen dira.