Nafarroako Ganbera Abesbatzak kontzertua emanen du etzi Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 24a

Nafarroako Ganbera Abesbatza. Argazkia: artxibotik.

Lorca 90 gisa izendatu duten emanaldia eskainiko dute ortzirale honetan, 19:30ean, Berako Kultur Etxean.

Kontzertuan Rautavaara, Vila, Castelnuovo, Tedesco, Aragüés, Tárrega eta García Lorcaren obrak aditzeko aukera egonen da. Zuzendari postua hartuko du David Guindano Igarretak eta bakarlari gisa egonen dira Unai Insausti Eguia (gitarra), Endika Gutierrez (pianoa), Sergi Moreno Lasalle (baritonoa), Ainhoa Sarobe Martinez (sopranoa) eta Beatriz Agirre Baines (mezzosopranoa).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun