Igantziko Biltokik eta San Joan Xar kooperatibak Lacturalera eta Lakuntzara irteera antolatu dute iganderako

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 23a

1964an sortutako Pertza elkartea bisitatuko dute igantziarrek igande eguerdian Lakuntzan, Lacturale lantegia ikusi ondotik. Argazkia: Guaixe

Ereiaroaren 28rako irteera antolatu dute Igantziko Biltoki elkarteak eta San Joan Xar kooperatibak elkarlanean. Lacturale enpresa eta Lakuntzako Pertza Elkartea bisitatzera joanen dira. Igandean 08:00etan aterako da autobusa aparkalekutik eta 10:00etarako Lacturale enpresa bisitatzeko hitzordua dute. 12:00etan, dagoeneko 60 urte baino gehiago dituen Pertza Elkarte Gastronomikora bisitatuko dute eta 14:00etan Sorgin jatetxera abiatuko dira bazkaltzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun