Iker Sein auto gidaria nagusitu da XVI. Etxalarko Usategietako Igoeran

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 23a

25 ibilgailuk parte hartu zuten larunbatean XVI. Etxalarko Usategietako Igoeran. Argazkia: Unax Etxarte

25 ibilgailuk parte hartu zuten ekainaren 20ko proban eta Maider Usandizagak debuta egin zuen asfaltoan

Etxalartua den Iker Seinentzat izan zen lehenengo postua larunbatean jokatu zen Etxalarko XVI. Usategietako Igoerako sailkapen orokorrean, parte hartu zuten 25 ibilgailuen artean berak egin baitzituen igoerak azkarren. Etxalarren bizi den Maider Usandizagak ere debuta egin zuen asfaltoan, eta bera izan zen lasterketan parte hartu zuen emakumezko bakarra. Eguna borobiltzeko, antolatzaile eta parte hartzaileek Basque jatetxean afaldu zuten. Antolatzaileek eskerrak eman dizkiete laguntzaileei.

Parte-hartzaileetako bat Usategietarako bidean. Argazkia: Unax Etxarte

 

Frontoian ibilgailuak ikusteko aukera izan zen. Argazkia: Unax Etxarte

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun