Egun garrantzitsua eta berezia izaten da San Joan bezpera eta San Joan eguna bera Igantzin.
Ereiaroak 23
Bezperan, ereiaroaren 23an, afari autogestionatua izanen dute. Ondotik, antzerki ttiki bat eta suak biztuko dituzte.
Ereiaroak 24
12:00etan Sanjuanxarren meza izanen da eta Biltoki Ttikiko gazteek kantina paratuko dute. Herriko dantzariek ere bere emanaldia emanen dute. Autobus zerbitzua ere izanen da herriko aparkalekutik aterako dena. Baratzondo Jubilatu Elkarteak aurtengoan ere besta batekin ospatuko du eguna. 14:00etan bazkaria izanen dute elkartean, eta ondotik dantzarako momentua izanen da Joxe Angel musikariaren eskutik.
Ereiaroaren 14ra arte bazen bazkarira apuntatzeko aukera Axun Iribarren, Inazio Goienetxe edo Tere Tabernari erranez gero.