Iazkoa bezala, aurtengoa ere Nafarroako igoera txapelketarako puntuagarria den proba izanen da.
Malerreka Motorsportek eta Nafarroako Automobilismo Federazioak (Fenauto) antolatutako XVI. Etxalarko Usategietako Igoera eginen dute ekainaren 20an. Larunbat goizean ibilgailuen egiaztapenak eginen dituzte Etxalarko plazan eta nahi duenak ibilgailuak ikusteko aukera izanen du. 13:00etan moztuko dute bidea eta 14:00etan hasiko da lehen txanda. 19:00etan eginen dute sari banaketa Etxalarko plazan.
Iazkoa bezala, aurtengoa ere Nafarroako igoera txapelketarako puntuagarria den proba izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.