Peio Tapia Agirre beratarrak parte hartuko du Euskadiko Ikasleen Orkestra Txiki proiektuan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 19a

Berako Peio Tapia Agirre tronpeta jotzen Irungo Oiasso Museoan.

Berako Peio Tapia Agirre aurten sartu da Euskadiko Ikasleen Orkestra – EIO Txiki 2026 proiektuan, bere musika prestakuntzan bertze urrats bat emanez. Zazpi urte zituela hasi zen tronpeta jotzen Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolan, eta aurten Irungo Udal Musika Kontserbatorioan izan du bere lehen ikasturtea.

Ekainaren 23tik 28ra eginen dute musikari guztien topaketa eta kontzertuak emanen dituzte ekaineko azken asteburuan Donostian, Bilbon eta Gasteizen

EIO Txikira batu denetik, bertze musikari gazteekin batera entseguetan ari da parte hartzen, proiektuaren errepertorioa prestatzen eta taldean esperientzia partekatzen. Egitasmo honetan ari den Nafarroako musikari bakarra da beratarra.

Peio Tapia Agirre tronpeta jotzaile beratarra.

Ekainaren 23tik 28ra eginen dute musikari guztien topaketa, elkarbizitza eta lan bateraturako egunak izanik. Emanaldiak Donostia, Bilbo eta Gasteizen eskainiko dituzte ekaineko azken asteburuan, ikasturtean zehar prestatutako guztia publikoaren aitzinean erakutsiz.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun