Xorrotx eta fin

Transpirenaika Sozial eta Solidarioa asteburuan gure eskualdean izanen da

Xorroxin irratia 2026ko ekainaren 17a

Aurten ere gurean izanen da Transpirenaika sozial eta solidarioa. Aurtengo leloa gure iritzia ematen ikasteko gogoetaren baitan murgilduko dira. Iritzia emateko urratsera ailegatu aitzinetik, ondokoa aditzea eta ondotik pentsatzea beharrezkoa da.  Horrela bada, ideiak eraikitzen saiatzeko konpromisoa hartzen da. 
Bihartik uztailaren 20ra bitarte izanen da ibiliko da Pirinioetan barna hainbat etapatan.
Gure eskualdean, Beran, Lekarozen eta Elizondon izanen dira geldialdiak asteburuan eta astelehenean.
Transpirenaika sozial solidarioko hezitzailea eta arduraduna den  Patxi San Juan gurean izan dugu goiz honetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun