III. Benito Tainta Pilota Txapelketako senior mailako final laurdenak gaur jokatuko dituzte Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 18a

Senior mailako final laurdenetan izanen da Aurrerako Hegoi Txoperena leitzarra. Eskualdeko bertze pilotari bat, Zugarraldeko Enaitz Anso oronoztarra izanen du arerio.

Arkupe pilotazale elkarteak Benito Tainta zenaren omenez Lesakan hirugarren aldiz antolatutako lau eta erdiaren barreneko San Fermin Pilota Txapelketa azken txanpan artua da eta ekainaren 18an, ortzegunero bezala, gizonezko nagusiak ariko dira Lesakako udal pilotalekuan. Zehazki final laurdenetako partidak izanen dituzte, eta hirugarren partidan, Aurrerako Hegoi Txoperena leitzarra eta Enaitz Anso oronoztarra. Igandean, berriz, nesken eta infantil, kadete eta jubenil maileko mutilen finalerdiak jokatuko dituzte.

Ekainaren 18n, ortzegunean 18:30ean, Lesakan

Seniorrak final laurdenak

  • Eneko Gorostidi (Zazpi Iturri) – Iker Izagirre (Lapke)

  • Jon Lakabe (Oberena) – Koldo Bikandi (Olabuur-Iurreta)

  • Hegoi Txoperena (Aurrera) - Enaitz Anso (Zugarralde)

  • Aritz Olaizola (Abantzu-Zestoa) – Xabat Sasiain (Abantzu-Zestoa)

 

Ekainaren 21ean, igandean 08:45ean, Lesakan

Neskak, finalerdiak

  • Arhane Rey (Alde Zaharra) – Larraitz Galardi (Oiarpe)

Mutiko infantilak, finalerdiak

  • Jon Areitio (Zornotza) – Aitor Arteaga (Zazpi Iturri)

  • Erik Igoa (Bortziriak) – Adei Lizarralde (Ilunpe)

Mutil kadeteak, finalerdiak

  • Suhar Mantzizidor (Lapke) – Julen Urrestilla (Abantzu-Zestoa)

  • Beñat Eizagirre (Behar Zana) – Aiur Ugartemendia (Aurrera)

 

Mutil jubenilak, finalerdiak

  • Enaitz Landa (Tolosa-Aurrera) – Aitor Perurena (Tolosa-Aurrera)

  • Izkander Torralba (Zornotza) – Unai Zufiria (Behar Zana)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun