Gingko proiektuaren emaitzak aurkeztuko dituzte ekainaren 19an Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 17a

Gingko proiektua landu duten zortzi erakunde akademiko eta profesionaletako ordezkariak Nafarroako Unibertsitate Publikoan.

Gingko proiektuak adineko pertsonen isolamendua prebenitzen lagundu du, herritarren arteko, belaunaldiarteko eta kultura arteko sozializazio prozesuak sustatuz. Proiektua Espainia, Frantzia eta Italia estatuetako zortzi erakunde akademiko eta profesionalek osatu dute. Gingko proiektuaren emaitzak aurkezteko azken ekitaldia Berako Kultur Etxean eginen dute ekainaren 19an, ortziralean 10:00etatik 12:30era, Bortzirietako Gizarte Zerbitzuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ekimenez.

Egitasmoaren aurkezpena ortziralean 10:00etatik 12:30era Berako Kultur Etxean

Lan horren ondorioz, proiektuak hainbat baliabide eta tresna garatu ditu profesionalei, zaintzaileei, boluntarioei eta ikasleei zuzenduta. Ekitaldi honetan proiektuaren esparruan landutako material eta emaitza nagusiak aurkeztuko dituzte:

  1. Adineko pertsonen eta  gizarte-isolamenduari buruzko edukiez osatutako zortzi prestakuntza-modulu. Bertzetik esku hartzeko gaitasunak indartzeko bi  tailerrez osatutako prestakuntza-programa.

  2. 31 ekintza-fitxa eta sentsibilizaziorako eta elkarrekintzari laguntzeko tresnak biltzen dituen gida praktikoa, hiru lurraldeetan garatutako esperientzietan oinarritua.

  3. Hiru lurraldeetan garatutako esperientzietan oinarritutako gida praktikoa, sentsibilizazio eta elkarrekintza sustatzeko tresnak biltzen dituena, 31 fitxaz osatua. 

  4. Isolamendu-egoerei eta adinekoen bizitza-esperientziei buruzko argazki-kontakizuna.

  5. Ekimen berritzaileetan inplikatutako adinekoen eta profesionalen testigantzekin egindako elkarrizketen bideoa.


Izen-ematea doakoa da eta proiektuaren prozesua eta emaitzak ezagutzeko interesa duen edonori irekita dago. Esteka honen bidez egin daiteke inskripzioa edo erantsitako programan sartutako QR kodea erabiliz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun