Mutxikoak eta dantza piko dantzatuko dituzte ekainaren 20an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 17a

Muxikoak eta dantza piko dantzatuko dituzte larunbat arratsaldean Lesakako Plaza Zaharrean.

Larunbatean 18:00etan hasiko da Beti Jauzi Mutxiko Dantza Taldearen emanaldia, AunitzUrtez erromeria taldearen laguntzarekin.

Heldu den ekainaren 20an, Beti Jauzi Mutxiko Dantza Taldeak emanaldia eskainiko du Lesakako Plaza Zaharrean (euria eginez gero, frontoian ospatuko da), 2026ko Bortziriak Dantzan ekimenaren barrenean. Mutxikoak eta dantza piko dantzatuko dituzte, Aunitz Urtez erromeria taldearen laguntzarekin. Denentzat irekia izanen da eta 18:00etan hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun