Izena emateko herriko etxeko 948 63 00 05 telefonora deitu behar da eta ordainsaria 10 eurokoa da. Igandean 08:00etan abiatuko da Toki Onako aparkalekutik eta Arcachon, Pilateko duna eta Salles ere bisitatuko dute.
2021eko udan senidetu zirenetik, urte batzuk badira Bera eta Frantziako Akitania Berriko Gironda aldeko Salles herrien arteko senidetze ekitaldiak antolatzen dituztela, batzuetan Beran, bertzeetan Sallesen. Oraingoan, ekainaren 21ean, igandean, Sallesera egun pasa ederra antolatu du Berako Udalak. Maitagarriak txaranga, kantariak, txirrindulariak eta animatzen den edozei herritarrentzat idekia da (autobusa bete arte).
Izena emateko herriko etxeko 948 63 00 05 telefonora deitu behar da eta ordainsaria 10 eurokoa da. Igandean 08:00etan abiatuko da Toki Onako aparkalekutik eta Arcachon, Pilateko duna eta Salles ere bisitatuko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.