Josefina Iglesiasek piztu zuen txupinazoa eta larunbatean profesionalean arteko bi pilota jaialdi jokatu zituzten Eztegaran, erremontearekin eta eskuz
Ortziraleko altxaferoaren ondotik, México besta eta musika izan zen. Igande goizeko plater tiroketaren ondoti, erremonteko jaialdia izan zen. Lehen partidan, Eloi Otxandorena doneztebarrak eta Xuban Ilarregi oiztarrak 30-17 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta Markel Leatxe donamariarrari. Nafarroako erremonte txapelketako partidan, berriz, Zeberio II.ak eta David Mitxeo doneztebarrak 35-34 irabazi zieten Matxin III.ari eta Otanori eta finalerdietarako sailkatzea lortu zuten.
Eguerdia Bera Kantari karrikaz karrika atera zen eta zikiro jatea izan zuten Uraldea karrikan. Arratsaldean, Aspeko esku pilota profesionalen arteko eskuzko pilota partidak Eztegaran. Lau eta erdiaren barrenean, Rekaldek 22-15 irabazi zion Alberdi II.ari eta, binakako partidan, Muruak eta Joseba Aldabe igantziarrak 22-17 irabazi zieten Beñat Apezetxea II.a doneztebarrari eta Gaskueri.
Igande goizean meza izan zuten Altzateko elizan eta eguerdian Gure Txokoa dantza taldeko dantzarien saioa Merkatu Plazan. Bermut pintxo poteoan, kontzertua, Mitze magoaren emanaldia eta merienda, bingoa eta kontzertua Uraldean.