Lesakako Udalaren bisita ere izan du ehun urte bete dituen Alkaiagako Joxe Fagoagak

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 12a

100 urte bete dituen Joxe Fagoaga, bere bi semerekin eta Ladis Satrustegi Lesakako alkatearekin.

Ehun urte bete zituen ekainaren 7an Alkaiagako Joxe Fagoaga Goiak. Eguna familiarekin ospatu zuen igandean eta ortzegun honetan, berriz, Ladis Satrustegi Lesakako alkatearen bisita izan zuen, udalaren izenean. Zorionik beroenak eman eta mende bateko bizipenak ospatzeaz gain, «urte hauetan guztietan herriari eta ingurukoei egindako ekarpena» eskertu nahi izan zioten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun