Bestabusa zerbitzuari buruzko bilera informatiboak eginen ditu Bortzirietako Gizarte Zerbitzuak heldu den astean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 12a

Bestabus zerbitzuaren inguruko azalpenak emanen dituzte heldu den astean Bortzirietan, herriz herri.

Uda ate joka eta herrietako bestak gero eta hurbilago. Oraindik ordea antolaketa lanetan murgildurik izanen dira Bortzirietako herritarrak eta Udalak, batzuen bestak bertzeenak baino hurbilago baitaude. Bortzirietako Gizarte Zerbitzua ere prestaketa lanetan ari da, Bestabusa zerbitzua erakunde honen ardurapekoa baita. Herrietako bestetako asteburu egunetan eskainiko dira zerbitzuak, datak hurbildu ahala ordutegi eta ibilbideak jakinaraziko dituzte. Iaz hasitako zerbitzuaren moldaketari jarraipena emanez, aurten ere adin txikikoen erabiltzaile adinaren inguruan zer adierazia dagoenez, herriz herriko bilera informatiboak antolatu dituzte datorren asterako.

Bilerak herriz herri

Arantzan, ekainaren 15ean, astelehenean 09:00etan eta ekainaren 16an, asteartean 17:00etan eginen dituzte, herriko etxeko lehenengo solairuan.

Igantzin, ekainaren 15ean, astelehenean 10:00etan eta ekainaren 16an, asteartean 18:00etan eginen dituzte, Elizateko bilera aretoan.

Lesakan, ekainaren 15ean, astelehenean 11:00etan Harriondoa Kultur Etxean eta ekainaren 16an, asteartean 19:00etan, Albistur karrikaren 2. zenbakian, Gizarte Zerbitzuen bulegoan, eginen dituzte.

Beran, ekainaren 15ean, astelehenean 12:30ean eta ekainaren 17an, asteazkenean 17:00etan, eginen dituzte Beralandetan.

Etxalarren, berriz, ekainaren 17an, asteazkenean 18:00etan eta ekainaren 18an, ortzegunean 09:00etan, eginen dituzte bilerak.

Bileretan azalduko da Bortzirietan 2009 eta 2010 urteetan jaiotako nerabeek aurkeztu beharreko guraso baimena autobus zerbitzuak erabili ahal izateko. Hortaz, bilera informatibo horietara adin horietan seme-alabak dituzten gu

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun