Musika Eskolako ikasleen emanaldia eta soinularien kontzertu dinamikoa izanen dituzte ortziralean Lesakan

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 11

Lesakako soinulariek kontzertu dinamikoa eskainiko dute karrikaz karrika ortzirale arratsean.

Musikazaleek hitzordu bikoitza izanen dute ekainaren 12an Lesakan. Lesakako Musika Eskolaren ikasturte bukaerako emanaldia izanen dute ortziralean 17:30ean Harriondoa Kultur Etxean eta Lesakako soinularien kontzertu dinamikoa ortziralean 19:30ean abiatuko da Harriondoa Kultur Etxetik et Itturbenako plaza, Antoiu, Eskolttiki, Zantzonea, Plaza Zaharra eta Teleboten barrena ibiliko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun