Eskualdeko kirolariei dagokienez, Oihan Aleman txirrindulariak; Oian Canabal, Unax Apeztegia, Ugaitz Apeztegia, Beñat Apezetxea, Endika Santesteban eta Goiuri Zabaleta pilotariek eta, herri kiroletan, Beti Gazteko sokatira taldeko kideek eta Nerea Sorondo aizkolariak hartu dute
Eskualdeko kirolariei dagokienez, diziplina olinpikoen barrenean, Oihan Aleman txirrindulari iruritarrak 1.541 euro hartu ditu.
Pilota programan, esku pilotan, maila absolutuan Oian Canabal igantziarrak 605 euro hartu ditu, Unax Apeztegia elizondoarrak bezalaxe; 22 urtez beheitiko mailan, Beñat Apezetxea goizuetarrak 353 euro hartu ditu, Ugaitz Apeztegia elizondoarrak 504 euro, Endika Santesteban zubietarrak 454 euro eta Goiuri Zabaleta leitzarrak 353 euro.
Herri Kirol programan, Beti Gazte sokatira taldeko kideak izan dira beka gehien hartu dutenak. Honela, 373na euro jaso dituzte Irantzu Goienetxe, Ane Gurrutxaga, Unai Gurrutxaga, Amaia Leiza, Unai Leiza, Ander Mitxelena, Karmelo Mitxelena, Jose Angel Mitxelena, Naiara Otxoteko, Beñat Ordoki, Julen Palenzuela, Ruben Pedrosa, Iker Pikabea, Karmele Pikabea, Oskar Telletxea, Ainhoa Ubiria, Maria Iantzi, Beñardo Iantzi, Elena Zabala eta Onintza Zapiain tiralariek. Hauetaz gain, Nerea Sorondo aizkolari beratarrak 436 euro hartu ditu.