Igantziko herriko etxean paratua zegoen LGTBIQ+ ikurra kendu du norbaitek

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 10a

Igantziko herriko etxean paratua zegoen LGTBIQ+ ikurra norbaitek kendu duela salatu du Igantziko Udalak.

Igantziko herriko etxean paratua zegoen LGTBIQ+ banderola norbaitek kendu duela salatu du Igantziko Udalak.«Gisa honetako ekintzek pertsona guzien eskubideak eta askatasuna urratzen dituzte, eta ez dute tokirik errespetuan, elkarbizitzan eta aniztasunean oinarritutako gure herriko elkarbizitzan», adierazi du Igantziko Udalak.

Gorrotoan, diskriminazioan eta indarkerian oinarritutako jarrerarik ez duela onartuko adierazi du Igantziko Udalak

Igantziko Udalak argi eta garbi adierazi nahi du «ez duela onartzen eta ez duela onartuko gorrotoan, diskriminazioan edo indarkerian oinarritutako jarrerarik». Udaletik bere elkartasun eta babes osoa helarazi nahi diete LGTBIQ+ kolektiboko kideei, herritar guziei bezala. «Era berean, gure konpromiso aktiboari eutsiko diogu sexu-orientazioagatik, identitateagatik edo genero-adierazpenagatik gertatzen den edozein eraso edo bazterkeriaren kontra egiteko».

Udalaren idatziaren arabera, «Igantzik herri segurua, librea eta anitza izan nahi du; pertsona oro beldurrik gabe, askatasun osoz eta duintasunez bizi ahal izateko. Erasoen aitzinean batasuna eta konpromisoa».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun