Informazio saioa Beralandetan eginen dute ekainaren 23an, asteartean, 12:00etan
Plan Partzial berriaren proiektuaren izapidetze administratiboa egiteko, jabeak partaidetza publikoaren prozesua hasi nahi du, Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 7. artikuluaren arabera. Herritarren parte hartze prozesuaren informazio saioa Beralandetan eginen dute ekainaren 23an, asteartean, 12.00etan.
Dokumentua udaleko tabloi elektronikoan argitaratu eta hurrengo 20 lan eguneko epean, interesdunak iradokizunak aurkeztu ahal izanen dituzte. Iradokizunak lekuona@lekuona-arkitektura.com helbide elektronikora bidali beharko dira.