Erregionalean nesken taldea sortu nahi du Berako Gure Txokoak

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 8a

Erregionalen kategorian, nesken futbol taldea osatu nahi dute Berako Gure Txokoan, eta horri buruz mintzatzeko, bilera irekia antolatu dute. Bilera asteazkenean izanen da. 

2011n eta 2011 baino lehen jaiotako jokalariei, haien gurasoei eta interesatu guziei egin diete bilerara joateko deia, eta zehaztu dutenez, «Baztan-Bidasoaldeko neska guztiei» irekitako proposamena da. Bilera Iamotenean izanen da, asteazkenean, ekainaren 10ean, 19:00etan. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun