Sukaldariak astean 21 orduz ari beharko du, lau egunetan banatuta, eta sukaldean aritzeaz gain, zerbitzatzen ere ari beharko du. Janariaren kontrolaz eta hornitzaileekin harremanak izateaz (eskaerak) berak arduratuko beharko du, baita sukaldea garbitzeaz eta bazkalondoko zaintzaz ere.
Landagain Guraso Elkarteak jakinarazi duenez, nahitaezkoa izanen da euskaraz jakitea, ikasturte osoa lan egiteko prest egotea eta egin beharreko lana aitzinetik ikasteko borondatea izatea. Eta kontuan hartuko dituzte esperientzia eta esku ona izatea haurrekin, ostalaritzan esperientzia izatea, hezkuntzan edo sukaldaritzan ikasketak izatea eta bizitokia.
Curriculumak ekainaren 17a baino lehen landagain.guraso.elkartea@gmail.com helbidera bidali beharko dira.