Nafarroako Foru Komunitateko emakumezkoen pilota txapelketako finalak jokatuko dituzte larunbat goiz eta arratsaldez, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Guztira sei final jokatu zituzten eta promesa mailako eskuz binakako finalean, Amaiur Martinez Olazabal lesakarra txapeldun izan zen, Itsaso Iparragirrerekin bikote eginez, 18-13 irabazi baitzieten Arrutiri eta Gomezi.

Larunbat goizeko bertze finaletan, pilota goxoarekin, eskuz binakako txapelketan, I. Munduatek eta Labakak 18-12 irabazi zieten E. Munduateri eta Vidáni eta gomazko paletarekin, bigarren mailan, Pedroarenak eta Nuinek 20-5 irabazi zieten Mendibururi eta San Martini.
Arratsaldean maila nagusietako finalak
Larunbat arratsaldean, maila nagusietako finalak jokatu zituzten. Gomazko paletarekin, lehen mailan, Irati Garziarenak eta Maria Eguzkizak 20-10 irabazi zieten Erlea Traperori eta Irati Álavari; eskuz binakako elite mailako finalean, berriz, Laia Salsamendik eta Ane Mendiburuk 22-7 irabazi zieten Leire Oskozi eta Arrate Bergarari eta elite mailako larruzko paleta txapelketaren finalean, Uxue Murillok eta Paula Gorostiagak bi jokoak irabazi zizkieten Haizea Salanuevari eta Elaia Zabalzari (15-9 eta 15-7).
Euskal Herri osoko 70 pilotarik parte hartu dute txapelketa honetan eta hamar herritan jokatu dituzte partidak, tartean Leitzan eta Lesakan.
