Altzateko bestetako esku pilota profesionaleko jaialdirako txartelak salgai paratu dituzte Beran

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 5a

Joseba Aldabe igantziarra ariko da binakako partidan. Muruarekin batera, Beñat Apezetxea goizuetarraren eta Gskueren kontra ariko da.

Altzateko bestak ospatuko dituzte ekainaren 12tik 14rako asteburuan eta Gure Txokoa elkarteak, Bortzirietako Pilota Eskolarekin batera, profesionalen arteko ezkuzko pilota jaialdia ekarri du. Sarrerak, 15 eurotan, Purienean eta Whatsapp bidez (626 30 94 38) eskura daitezke.

Ekainaren 13an, larunbatean 18:00etan Eztegara pilotalekuan hasiko den jaialdian Aspeko pilotariak ariko dira, Gure Txokoak eta Bortzirietako Pilota Eskolak antolatua

Jaialdia ekainaren 13an, larunbatean 18:00etan hasiko da Eztegara pilotalekuan. Lehenbiziko partidan, lau eta erdiaren barrenean ariko dira Alberdi II.a eta Rekalde, aurrez aurre. Binakako partidan, Murua eta Joseba Aldabe igantziarra, Beñat Apezetxea II.a goizuetarraren eta Gaskueren kontra ariko dira.

Erremontea ere

Larunbat arratsaldekoa ez da Altzateko bestetan eta Eztegara pilotalekuan jokatuko den pilota jaialdi bakarra. Izan ere, larunbat eguerdian, Nafarroako erremonte txapelketako lehen faseko azken partida erabakigarria jokatuko dute Zeberio II.ak eta David Mitxeo doneztebarrak, Matxin III.aren eta Otanoren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun