Bestak 2026

Lesakako sanferminetako herri bazkarirako txartelak uztailaren 1a arte eskura daitezke

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 5a

Sanferminetako herri bazkariaren aitzinetik poteoa izanen da Elutxa txarangarekin.

Telletxea argazki dendan eros daitezke uztailaren 10eko bazkarirako txartelak, helduek 28 eurotan eta haurrek 15 eurotan

Azken urteetan bezala, Lesakako sanferminetako hondarreko egunean, uztailaren 10ean, herri bazkaria eginen dute Eltzetako Plazan. Bazkarirako txartelak uztailaren 1a arte eskura daitezke Telletxea argazki dendan. Helduek 28 euro ordaindu beharko dute eta hamabi urte bitarteko haurrek, 15 euro.

Bazkariaren aitzinetik, 13:45ean, poteoa izanen da Elutxa txarangarekin eta, bazkariaren ondotik, bazkalondo musikatua Beñat Mitxelenarekin. Menuari dagokionez, helduek patea, urdaiazpikoa, kroketak, onddoz betetako penkak, kostilla, pastela, edaria, kafea eta kopa izanen dute. Haurrek, berrizm patea, kroketak, nuggetsak, xolomoa patatekin eta jogurta, ura eta freskagarriekin izanen dute. Intolerantziarik izanez gero herribazkarialesaka@gmail.com helbide elektronikora idatzi behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun