Lesakako erraldoi konpartsan parte hartzeko ate irekiak izanen dituzte larunbatean

Ttipi-Ttapa 2026ko ekainaren 4a

Lesakako erraldoi eta buruhandien konpartsako lehengo eta oraingo kideak, 2023an egin zen konpartsaren 75. urteurreneko ospakizunean.

Lesakako sanferminetan erraldoiekin ateratzeko jende bila dabil Lesakako erraldoi eta buruhandien konpartsa, eta horretarako ate irekiak antolatu dituzte ekainaren 6an, larunbatean 10:30etik 12:00etara. Goiz horretan erraldoiak aterako dira Harriondoa Kultur Etxetik eta probatzeko aukera ere izanen da, bertan egonen diren laguntzaileekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun