Ladis Satrustegi Lesakako alkateak adierazi duenez, «lan osoa Arcelor Mittal berak egin du, eta gastu osoa bere gain hartu dute ehuneko ehunean, Lesakako herriak ez du zentimo bat paratu. Herriari eragiten dion lan bat izanik, edozein herritarrek bezala, proiektua aurkeztu behar izan zuten, obra baimena eskatu behar izan zuten, deskontaminazioa eta lurraren egoera zertan geldituko den zehaztuz, eta abar…».
Lesakako Udalaren eta Arcelor Mittalen arteko bilerak maiz egiten dituzte eta eremu horri zein erabilera ematen ahal zaion ere mahai gainean izan dute, «baina oraingoz ez da deus zehaztu eta ez da deus erraten ahal, gaur gaurkoz ez dago deus itxia», jakinarazi du alkateak.