Promesa mailako eskuz binakako finalean ariko da Iparragirrerekin bikote eginez, Arrutiren eta Gomezen kontra
Larunbat goizean, 11:00etan hasita, hiru final jokatuko dituzte. Pilota goxoarekin, eskuz binakako txapelketan, E. Munduate eta Vidán, I. Munduateren eta Labakaren kontra ariko dira; gomazko paletarekin, bigarren mailan, Pedroarena eta Nuin, Mendibururen eta San Martinen kontra eta hirugarren partidan, promesa mailako eskuz binakako finalean ariko dira Iparragirre eta Amaiur Martinez lesakarra, Arrutiren eta Gomezen kontra.
Larunbat arratsaldean, 17:30ean hasita, jokatuko dituzte bertze hiru finalak. Gomazko paletarekin, lehen mailan, Trapero eta Álava, Garziarena eta Eguzkizaren kontra ariko dira; eskuz binakako elite mailako finalean, Salsamendi eta Mendiburu, Oskoz eta Bergararen kontra eta elite mailko larruzko paleta txapelketaren finalean, Murillo eta Gorostiaga, Salanuevaren eta Zabalzaren kontra.
Euskal Herri osoko 70 pilotarik parte hartu dute txapelketa honetan eta hamar herritan jokatu dituzte partidak, tartean Leitzan eta Lesakan.