Larunbat goizean goizetik nabarituko da mugimendua herrian, 08:30ean hasi eta 11:30ak bitartean autoen egiaztapen tekniko eta administratiboak eginen dituzte. 12:30ean jakinaraziko dute lasterketarako onartutako ibilgailuen zerrenda, eta horien aurkezpena ere eginen dute. Ordu berean itxiko dute Bera eta Ibardin lotzen dituen NA-1310 errepidea.
13:30ean abiatuko da lasterketako lehen parte hartzailea eta 4,3 kilometroko ibilbidea osatu beharko du Altzatetik hasi eta Ibardinera. Parte hartzaile guztiek beren lana bukatuta, Toki Ona institutuko patioan banatuko dituzte sariak arratsaldean.
Eguna bukatzeko afaria eginen dute Zalain jatetxean, 21:30ean. Apuntatzeko 633 23 58 29 telefonora deitu behar da eta ekainaren 3ean izanen da horretarako azken aukera. Afalondoan besta giroa izanen da herriko ostatuetan eta 00:30ean, Oier Mendizabal izanen da Xuga ostatuan.